Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Nola abia gintezke

zakilak haurrak beldurtzeko ipuinak badira

aluak itsulapiko mutuak

autobusetan hiriko kaleak nabigatzera

 

telefono kabinetan hil egiten da

hil egiten dira hitzak kontsolatu ezinik elkar

 

kurpilak

pena borobilak garraiatuz doaz beltzez jantzita

 

begirada ahantzi bana datza eskaparate bakoitzean

kartoizko ezpainak

 

espaloia bestaldekoaz maitemindu da

gutunak zapata zoletan

euritan poemak idazten dizkiola

 

ergel semaforoak keinuka

iturriak lo

tximiniak gauari mintzo ilunaz

 

hil egiten da

hil egiten dira kaleak

besoak bi jeringa hustu badira

haragi labarretan joka karelik ez bakardadeak

 

 

 

© Jose Luis Otamendi

 


www.susa-literatura.eus