hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

reynisfjarara heltzen garenean

sorbeltzek zirkuluetan egiten dute hegan

I want to remember everything

gure eztarrietan esku baten itzala marrazten da

edo txorien hegoak edo

oraindik ulertu ezin dugun zeinu bat

the early morning light, the deft, sweet

gesture of your hand

reaching for me

hondartzan gehiago ez barrentzeko

esaten diguten ahotsei entzungor egiten diegu

y entras

en la naturaleza perdida de las cosas

eta hutsaren deia jarraitzen dugu

basalto-zutabeetatik mendietatik hedatzen gara

zirkuluetan egiten dugu hegan

crisálida sorgin-orratz

gure hitz kuttunen zerrenda tantaka isurtzen

ari den hizkuntza kaxa batean sartu

eta harean lurperatzen duzu

somni lava aveura

esku beltz batzuk lurraren bihotz beltzean

etorkizun bila

orduan izenak ahazten ditugu begiak

zuritzen zaizkigu suzkoak urezkoak gara

eta gure ahotsek zerua apurtu egiten dute

a visual fire burns between our eyes

and that which they behold

kontatzen dudan guztia gertatu da

zerutik erori ziren

errautsak eta iluntze-zatiak

beauty can be both shout and whisper, and still

it explains nothing

eta aldi berean ez da gertatu

hizkuntzak ihes egiten digu

inoiz ez da gurea izan

eta apurtuta zegoen guztiak

bere haustura ahaztu zuen

sé de las noches claras los fondos abisales

uretara sartzen zarenean begiak hain zuri

azala errautsez estalita artikulazioak

dislokatzen ditut zerua bezala

milaka zatitan apurtu egiten naiz

lo que aparece y no puede entenderse

la terrible delicia de estar vivo

eta erlauntza sismiko baten antzera

lurraren azpian iraulkatzen den sugea bezala

gurea izan zen gorputza desegiten da

urtzen da sakabanatzen da

escápula enara

maudixa saudade

errautsa sorbeltzak iluntze-zatiak gara

itsaslabarren ertzetik begiratzen gaituzten

izaki ezkutuak urki zuriak otsoak

eta ilunak lo zegoena esnatu zuen

hori ere egia da

this is the dysfunction talking

this is the disease talking

eta apurtuta zegoen guztiak

this is the deepest blue

always talking to you

bere haustura ahaztu zuen