hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz

mendian galdu ginenean euria ari zuen eta zu

odoletan zeunden harkaitzak bezala eta nire begiei

ezti likatsua zerien

 

kvasirren odola eztiarekin nahasiz

sortu zuten lurrazpiko izakiek poesia

esan ezin dugun hori besteen ezpainetatik edan

eta hizkuntza bera desitxuratzeko

 

oraindik gordetzen ditut obsidiana zatiak

lurruna eta mamuak eztarrian

baina ez nintzen ausartu benetan gertatu zena idaztera

me abro y vuelvo a abrirme

a la manera de un camino fractal  infinito

tximistak ireki zuena nire gorputza izan zen

jende ezkutuak eraman zituen nire birikak

zainak gibela ezkerreko lepauztaia

eta inork ez zuen ikusi odolusten eztiusten

ari nintzela haitzarteak nirekin batera

garrasi egin zuen arren

 

después

agua negra    fluyendo por la tela del tiempo

grænagil batzuetan desio dut

mina gorputz batetik bestera

iragatea