
Aurkibidea
hegazkinaren leihotik begiratzen dut
sumendiaren ertzera hurbiltzen gara
eta sumendiak eztanda egin zuenean
galdera guztien atzean bada beste galdera bat
berriz loratuko dira desertuak
eta gorputzak gehiago ezin duenean
baina nola egin besteari lekua
lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela
laba eta goroldio soroak zeharkatu genituen
han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz
einar jónssonen estatua bat izan nahi nuke
errepidea ez da inoiz amaitzen
gauetan ainuriak entzuten zirela diote
munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu
ilunak lo zegoena esnatu zuen...
itsas hondoan baso bat esnatzen da
azken egunean soineko zuri bat jantziko dut
lupinu artean besarkatzeko eskatu zenidan
kontatzen dudan guztia gertatu da
betidanik sentitu izan dut altuerek
idatz itzazue zuen hitz kuttunenak
Aurkibidea
hegazkinaren leihotik begiratzen dut
sumendiaren ertzera hurbiltzen gara
eta sumendiak eztanda egin zuenean
galdera guztien atzean bada beste galdera bat
berriz loratuko dira desertuak
eta gorputzak gehiago ezin duenean
baina nola egin besteari lekua
lurrak eta itsasoak zure gorpua har dezatela
laba eta goroldio soroak zeharkatu genituen
han zeudelako hitz egin dut erraldoiei buruz
einar jónssonen estatua bat izan nahi nuke
errepidea ez da inoiz amaitzen
gauetan ainuriak entzuten zirela diote
munduaren amaieran sua piztu eta eskutik heldu
ilunak lo zegoena esnatu zuen...
itsas hondoan baso bat esnatzen da
azken egunean soineko zuri bat jantziko dut
lupinu artean besarkatzeko eskatu zenidan
kontatzen dudan guztia gertatu da
betidanik sentitu izan dut altuerek
idatz itzazue zuen hitz kuttunenak
begiratzen dugunak begiratzen gaituela esan zenidan
jökulsárlónetik paseatzen genuen bitartean
gorputz baten barruan gorputz asko daudela
ez garela organismo bakar bat hitz egiteari
uzten diogunean harrien mintzaira aditu
eta garen horretaz guztiaz hustu gaitezkeela
zure ilean goroldioa eta itsas belarrak
txirikordatzen ziren eta besteok ulertzen ez genuen
hizkuntza batean hitz egiten zenigun
kontuz ibili ez zaitezte amildegira hainbeste
hurbildu ez itzazue loreak lurretik erauzi
sugearen dardara eta otsoen gosea
sentitzen zenituen ez zenuen ezer
erakusteko beharrik ez zenuen hegoak
uraren azpian zabaldu eta iluna
inbokatzeko beharrik
zure ilean iratzeak eta txilarra
korapilatzen ziren eta joan direnei
agur esateko aldareak eraikitzen
irakatsi zenidan nire zauria besoetan hartu
eta ilunean hazten diren gauza guztien izenak
ahoskatu zenituen arao baten gisan
gure gorputza atari bat izanen da
zaurituta dauden beste izaki eta paisaiekin
lotzen gaituena izateari utzi dioten
animalientzako gordeleku bat
agian horregatik izan zinen
emakume izateari utzi zion lehena
izozmendien distira begiratzen zenuenean
zure niaren ertzak desizozten zirelako
begiratzen dugunak begiratzen gaituela
beste aldean ahotsak daudela
bazenekielako
hasieratik denbora guztian
ahate txiki bat olagarro bat
poltsikoan gordetako obsidiana zati bat
izan zinelako
irisak erretzen zizkigun
belar-izpia