hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

errepidea ez da inoiz amaitzen

autoan bazkaltzen eta afaltzen dugu

berogailua piztu eta oinak lehortzen saiatzen gara

ezkatak gure azal berdailetik erauzi gabe

eivør eta auroraren ahotsak entzuten ditugu

we took the heat out of the sun

and now it’s all blue

glaziarretan isurtzen diren ortzadarrei

leihotik argazkiak egiten dizkiegun bitartean

we are dancing again

in a dream, by the lake

argiak mendietan sortzen dituen mamuek

gidatzen gaituzte dei egiten digute

eta aurrera jarraitzen dugu

inoiz amaitzen ez den errepide honetatik

landare arroka eta beldarrez

olerkiz eta profeziaz betetako

auto zurian aurrera

eguzkia itzali eta dena urdin

ikusten dugun arte begiak itxi eta

amestutako aintzira baten ertzean

dantza egiten dugun arte