hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

animaliak izan ziren

herritik alde egin zuten lehenak

zelaiak hutsik geratu ziren

lainozko isilune bat

landareen sustraietan kiribiltzen

itsasertzean amiltzen

urak ere hutsik zeuden

eta zeruak eta goroldioz estalitako

mendikateak gorputzak

 

orduan ibaiak gorriz tindatu ziren

eta lurraren azpian

suge batek begiak ireki zituen

iraulkatzen hasi zen

eta zelaietan errepideetan itsasoan

etxeetan arrailak ireki zituen

ibaiak gorriz tindatu ziren

eta lurraren bihotzean

magmazko suge batek

azala atzean utzi zuen