hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

beste aldean ahotsak daude

zaldi batek arroilaren ertzetik

begiratzen gaitu eta sorginduta

amets batean bezala

ur-jauziaren labar moreetatik

korrika egiten dugu

gauerdiko argi urdina eztarrietan

eztarriak eztarri izateari

uzten dion arte

 

begiradak gauzen arteko mugak

hozmintzen dituela esan nizuen

ahotsak entzuteko begiak itxi behar direla

eta gorputza ireki bularra harramazkatu

eztarriak eztarri izateari

uzten dion arte beste ahots batek

haizeak emariak gullfosseko

lurrunezko mamuek

gure trakeatik hitz egin dezaten

elur-berdantza batek

zure bularrean ur-jauzi bat

sorgindu dezan

 

zaldi batek arroilaren ertzetik

dei egiten digu