hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

hveradalir eta haizea ortzadar-mendiak abesti bat munduaren amaiera iragartzen abesti bat zure izena esaten hveradalir lainoak hartutako gorputz bat lainoa nire izena ahoskatzen eta urrunetik begiratzen nauten begiak haizea hveradalir mendiaren gandorretik ibiltzen den itzala azeria egurrezko eskaileretatik beste mundu batera jaisten den erroizten den gorputza haizeak eramanen zaitu hveradalir sufre usaina eta lurraren arnasa urdina lurraren zain irekiak zure ur beroarekin lainoarekin desagertzen naiz lurrundu egiten naiz une honetan bertan hil zintezke hveradalir poema bat munduaren amaiera iragartzen eta haizearen garrasia zure ahotsa nire gorputza azeri bat abesti bat ortzadar-mendiak hveradalir

 

une honetan bertan haizeak eraman zaitzake