hutsak gure izena ahoskatu zuenean
hutsak gure izena ahoskatu zuenean
2026, poesia
Poesia 104
72 orrialde
978-84-19570-66-6
Azala: Tania Barrenetxea
Iosune de Goņi
1993, Burlata
 
 

 

 

 

bigarren gau urdinean

islandieraz idatzitako grimorio bat ireki genuen

orrialdea aukeratu baino berak aurkituko gintuela

xuxurlatu zenidan belarrira

indar batek zure izena ahoskatzen duela

sentitu behar duzu

seigarren lerroa

hamazazpigarren hitza

gure jaiotze-egunak eskuan irekitako bi zauri ziren

ezagutzen ez genituen hitzen gainean

etorkizuna gorriminez marrazten

hutsak zure izena esaten duela

biriketan laba-loreak ernetzen zaizkizula

sentitu behar duzu

bosgarren lerroa

hogeita hirugarren hitza

sua

itzala

isiltasuna

gu izenordainaren

forma berriak