Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

NOUVELLE DISPOSITION D'UNE VIEILLE CHAMBRE

 

oihartzunari esker lortu duzu

marakak bi aldiz azkarrago jotzea

pianoari ordea ez dio onik egin oihartzunak

hemengotarra naiz

ezkorra

haizeak azpimarragailuak bustitzean ere

tapoi gorriz kolakaua edalontzi inguruan

eta kanela-gaileten azukreak artifiziala dirudi

metronomoa ondoan duela

gauean bainatu naiz eta hil edo bizirik

malkoa naiz kreman

zaurian negarrez

eta kanelaz edo oihartzunez

dena zait gordailu

iturri argien urdinean

itzalkundearen aurrean

eszena izartsua

dena delako zelai antzu

 

wir wollen alles!

baina ezin

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus