Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

GAUA

 

lorerik gabeko lore

makurtu ez den gizarte

odolik gabeko iraultza

izarrik gabeko egun

malkorik gabeko hodei

zerurik ez duen balkoi

 

galdu nauenak

aurki nazala

 

ezer ez da garden basamortuan

eta azala titiburuan bezala

ilundu da gaua leihoan

eskuek ura eskatzean

agor pitxerra

 

estututa hil dute lorontzia

ahoskatu gaua

ahoskatu hasperena

hodeietako errege

Italiako hiri,

basoko laino

estal itzazu soka finak hareaz

ekarri dantzara txakurrak

jolas txikiena

irribarre inozoena

egin dezagun

azken aldia delako

 

odolik gabeko fruitu

makurtu ez den gizarte

zerurik gabeko iraultza

malkorik gabeko egun

lorerik gabeko hodei

izarrik ez duen balkoi

 

haritz-sare

negu-orlegi

mendi zuri

esbastika suntsitua bezala

noria geldia bezala

odol urdina hatzetan

barre goria gauetan

 

eta lotu dira eztarrian

gauak altxorrekin:

xamur xalo xaxati

lorerik gabeko fruitu

izarrik gabeko gau

malkorik gabeko hodei

xamur xalo

barre goria Hermannkalen

xamur xaxati

lorerik gabeko fruitu

hodeirik gabeko lore

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus