Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

36 GRADU

 

36 gradu egiten zituela

udaberrian Leonidovitxek

eskoziar lorea eman zion Alekseievnari

eta honek bular aurreko poltsikoan sartu zuen

 

joan zen uda eta negua amaitzear zela

Alekseievnak poltsikoaren

behe-aldeko haria askatu eta

jausi egin zen eskoziar lorea

Leonidovitxi esan zion

lorearen arantzek egin zutela zuloa

 

36 gradu egiten zituela

Leonidovitxek lorea jaso zuen

eta eskuak zaurituta

limoia edan zuen begiekin

Eukaliptoen basoan herrenek

Il manifesto irakurtzen zuten

herrenez herren

 

36 gradu egiten zituela

odolusten ari zen Leonidovitx

eta ahoak lurra irensten zuen

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus