GAMELU HORIAK
 
ardo orbainetan aurkitu dute
gorputz ahaztuek
kanaberazko egunsentia
 
lotan begira
gau honetan
hildakoek ezingo dute dantzatu
ez belarriak moztu dizkietelako
ez
ezta zapatak lapurtu dizkietelako ere
ez
hildakoak ez datoz dantzara
nutella ogitartekorik ez dutelako
zure zilborraren inguruan
 
bakardade horia aurrean dator
sorbalda eta lepoa busti ditudanean
txokolatezko larroxak eskuan dituela
           —eguzkitan teilatuak—
bakardade horia,
ez nazazu utz esatera nindoan honetan
           —odoletan untxiak—
malko eta irribarreetan bakardade horia
denbora opari dela erakutsi nahian
ez nazazu utz esatera nindoanean
hautsi da berogailua hamaika belarritan
udazkenean da abuztua
 
bakardade horia dator
arrain-usainik ez duen gurinezko zartagin
 
liburu berdeen lagunek —ezkertiarrek—
ia isilik diren itsasoetara jo dute
apoek geltokira bezala
bakardade horia dator:
lodi kale osoa hartuz
hilik jaio da
 
zutik jarraituko dut bateriak bukatuta ere
gameluei begira
                      zure zilbor inguruan
                                   isiltasuna edoskiz
                                                 pasabidean
 
    
    
 © Hedoi Etxarte