Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

IBAIAZ BESTALDERA

 

Alekseievna ibaiaz beste aldera zela

Leonidovitxek lau egunez egin zuen igeri

harengana heltzeko

nahiz eta ibaiertza ikusi ez.

Muxu eman ostean

beste lau egun egin behar zituen igerian

etxera itzultzeko,

nahiz eta ibaiertza ikusi ez

bazekin etxea zuela amaieran.

 

Medusa batek Alekseievna jan zuen

heliozko egunsentian.

Orain Leonidovitxek igeri egitean

ez du helmugarik agerian,

ez du ibaiertzik itsasoraino, ez,

beso-zangoak biratzeak zentzurik ez,

nahiz eta oroitzen den

muxu eman ostean

nola hartzen zuen tea eztarrian

Alekseievnarekin.

 

Leonidovitx babes bila zebilen

korrontetik alde egiteko,

nahiz eta ibaiertza ikusi ez

bazekien etxea zuela amaieran.

 

 

 

© Hedoi Etxarte

 


www.susa-literatura.eus