R.A.W. TEMPEL
Zine porno batean, arnasestuka dabiltzan jubilatuek
Bi bikote lizunen gaizki filmatutako olgeta
Behatzen dute sinetsi ezinik,
Ez zen istoriorik bertan.
La poursuite du bonheur
Michel Houellebecq
Axelek eta Ratzingerrek
liga berean jokatzen dute
Ratzingerrek Vatikanoan du postu
Axelek Berlinen ustezko leku dekadenteetan
Aritzen da Benedikto sexuaren aurka aldarrika
Axel hamar urte gutxiagokoen bularrei argazkika
transgresioa eta errepresioa
liga berean balore berdinekin
burtsan
oxigeno barik
© Hedoi Etxarte