AMIANTOZKO BORREROAK
S-Bahn sareak dirau zure atzartzean
eta atzo ez bezala tanta bila nabil hondartza lehorrean
larroxa urdinak ederrenak direla esan nizun
baina zuk azaldu zenidan
berez zuriak direla eta tinta xurgarazten dietela
larroxa ito zutela
eta ura mendazko siropez nahastu zenuen edalontzian
eta sudurpean jarri
hala ere Berlingo horma zulatuetako begiak
gatz-borobil diren neurrian
dira metrailetak arte objektu,
azukrerik ez duen limoi-zukuan
kobazuloko putzua da zure begia
eta geltoki horian lurreko marra zuria
ez gurutzatu, ez gurutzatu
zure ipurmasailen arteko zauritxia
isiltasunean ardoa eta odola
vino i crev
bukatzen da ibilaldia zure bekainean
amiantozko aurpegian
non eztia mendiko bide den
© Hedoi Etxarte