Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

BESTERIK EZEAN

 

Izango dira egunak besterik gabe amaituko direnak,

besterik ezean emandako berbak izango dira.

Izango dira hozkailuan iraungiko diren erantzunak.

Aukera egin beharrak beti dauka kostua.

 

Izango dira uneak hormak bezala pilatzen direnak,

eman gabeko agurrak izango dira.

Izango dira besterik ezean gordetako nahiak.

Ez egitea ere zigortzen da.

 

Izango dira izkinak leku oro errepikatzen direnak,

inoiz etorriko ez diren garaiak ere izango dira.

Izango dira ezin hautatu ditugun moduak.

Usoek harriak jaten dituzte tarteka.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus