Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

MUDATZEN

 

Bere umezaroaz erantzi zenetik dago mudatua.

Azal geruza bat falta zaiola esaten du berak.

Kale bazterren batean utziko zuen

kamiseta zaharrak uzten diren lez

korapilo bat eginda.

 

Oraindik azkura ematen diote oroiminek,

zaurian hazka egitearen

plazerarekin askiesten da.

 

Azal geruza bat gutxiago daukala

esaten du berak urtaro bakoitzean.

Non biluztuko ote da hain azkar.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus