Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EMASABELA

 

Emasabel guztiak ez dira haurrez husten,

ez dira bizitzarekin bakarrik puzten.

Neurea odolez husten da, uzten bada.

 

Umetu gura nuke,

bizi mina sumatu,

erdibitu barik erditu,

hats epela ahozulotik putz egiten sentitu.

 

Odolez husten naiz, uzten banaiz

errekasto bat taupadaka bezala.

 

Ekarrizu esku bat eta sentitu

nire sabeleko harriak odoletan,

kazkabarra bezala ostikoka,

bizirik nagoela esaten.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus