Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

EGUNERO

 

Zu bezala neu ere egunero desegiten naiz

kaletiarren hondarrezko begiradak lez

bihurgune bakoitzeko.

 

Ez hasi jausitako zatiak biltzen,

beirontziaren eitea besterik ez dute hartuko.

Ez hasi atzera burua jiratzen

zomorroak farolera lez, orduak ezin inguraturik nabil.

 

Zu bezala neu ere egunero desegiten naizelako

garbitzen diot aurpegia goizari.

Oraindik ez dut kenketak egiten ikasi,

ikarak ikaratzen nau.

 

...hutsaren arrazoia hobesten dut

arrazoi hutsik ezean...

neu ere zu bezala desegiten naizenero.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus