Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

HARRIAK HARRIARI

 

Ez naiz kortxeletik harrizko soinekoa erantzita jaitsiko,

ez dut oihukatuko hemen naiz,

begiak zabalduko dizkizut ondotik pasaeran

barrura gonbidatuz.

 

Ordu hotzak dira kalean

zure eskuen sabelean hartu nahiko baninduzu,

baina ez itxaron nire lotsak agurtzerik,

hego haizea harro dabil.

 

Laranja usaina dauka ilunabarrak,

hiria ezkonberritan dago sasoi honetan,

behegainean oinutsik

galtzadarriak haur minetan.

 

Jaurtidazu hitzarri bat

gordetzea merezi ez dizuna,

ezardazu beroa magalean,

higa nazazu haizeak egin aurretik.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus