Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ITSASORA

 

Mundutik gaixotasuna besterik ez daroazu,

itsasoaren pisua begietan,

eta orain aspaldi harrapatu zenuen

uretako maskor haren eitea esku ahurrean.

 

Joan ziren arrantza egunak,

galdu ziren sareak eta lagunak,

lehorrean sikatu zitzaizun azala.

 

Eta hil zorian zeundela

itsasora eramateko eskatu zenidan,

jaiotzen ikusi zintuen kalearen izena zeukan

egurrezko zure bafore txikian.

 

Hainbeste urdin, zertarako?

 

Karelari eusteari utzi zenion

eta bakarrik egin nuen arraun

etxera bidean.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus