Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

LOAREN AIHENA

 

Loaren erresumina daukat

eta hego haizea izterren artetik putz egiten

neu osorik isuri nahi banindu legez.

Aihenak ez itxaroteko esaten dit,

udare helduak bezala eroriko garela...

ez ditugula usteak baino irabaziko

bien bitartean.

 

Bien bitartean,

loaren erresumina daukat

eta hego haizea izterren artetik putz egiten.

Ez dut alferrik gainez egingo.

 

Arriskatzen duguna balio dugu,

askoz gehiago ez.

 

Askoz gehiago ez eta hego haizea.

Euskarri baten bila nabil

bion bitartean.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus