Bildumaren zerrendara itzuli


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK


 

ILARGIZKO BULARRAK

 

Heldutako sagar bi odolez puzturik

zuhaitzetik erori ez erori.

Heldutako sagar bat adarrean zintzilik

ilargi uher hori.

 

Ilgoran askatu egiten da

nire bularren ekialdetik,

gazitzen barne urak,

urdintzen zainetako errekak,

berriro nire mendebaldean itsasoratu

eta zilbor hestea zulatzeko.

 

Ilgoran, borobil osoan, beti dago

ilargiari kosk egin gura dion norbait,

haginkada txikiz urrituko lukeena,

horzkada bakoitzarekin

sagar bularrak odolustu

eta ilbehera abiarazteko.

 

 

 

© Leire Bilbao

 


www.susa-literatura.eus