Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

ERDITZEAREN UZKURDURETAN
ESKUTIK HELDU NIZUN

 

Horrela da, lagundu egin behar zaio oreinari.

Itzal bihurturik pasabideak unibertsoetara

erditzearen uzkurduretan

eskutik heldu nizun.

Bainerako ur beroa, odol hariak,

Nahia eta Nikoleren

ahizpa itsuaren zain nengoen.

Urak isuri ziren uretara

hartu zuen amak bizitza eta

igoarazi zion esnerantz.

Denak etorri ziren ikustera, denak joan ziren

arraroa da aita izatea

ez da bereizten ez sustrairik ez kimurik

soilik ama eta

egunen batean agian

besoetan hartu ahal izango duzun haurra.