Moskito
Moskito
2020, poesia
96 orrialde
978-84-17051-41-9
Azaleko irudia: Borja Estankona
Azaleko diseinuan laguntzaile: La Machine
Igor Estankona
1977, Artea
 
2009, poesia
2002, poesia
1998, poesia
 

 

PLAGIOA

 

Egutegi zaharreko egun batean

hogeita bi urtekoa eta hamaseikoa lagun egin ziren.

Biek bietara obra itzelak sortu zituzten.

N. M. Foregger zuten lankide.

Biak ziren antzerki-eszenografoak.

Biak bihurtu ziren gerora zinema errealizadore.

Artistek eta asmatzaileek andre-gizon guztien

esperientzia baliatzen dute.

Auzolanean aritu daitezke baina

bakoitzak gizateriaren sorkuntza orokorra darabil.

Selekzio lana egiten dute.

Ez soilik programa bete.

sopo kafetegian biltzen ziren.

Behin Eisensteinek eta berak mundua partitu zuten han.

Sergei Mikhailovitxentzat Mosku, beretzat Petrograd.

Erdisoto bat zen. sopok esan gura zuen

Soyuz Poetov, Poeten Batasuna.