Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Ikertzaileak

 

Nahikoa urte bizi eta poeta gisa

aurrera egiten baduzu,

adiskideak zeharo urritzen dira,

bekaizturik

edo gaitziturik.

Ikertzaile aldra nabar bat

baino ez zaizu inguratzen

ate joka.

Alde batetik eta bestetik

begiratuz, harrapakinaren

gose diren hegazti

sarraskijaleak dirudite.

Zure kirioei mokoka

egiten diete espagetiak

balira bezala, jangarriak.

Txitxi-mitxi gustagarrien

irrikaz dira; askok zure

hezurrak hautsi eta muinak

zurrupatzen dituzte.

Poetak jangaia dira:

heriotzaren atarian

den bat ere oturuntza

gogoangarria izan liteke

ikertzaile aditu batentzat.

 

Researchers

When you live long enough / and progress as a poet, / friends fall away, / either in envy, / or in disgust. / Only a motley bunch / of researchers arrive / banging on your door. / Looking this way, / that way, they resemble / scavenging birds / hungry for their prey. / They peck at your nerves / as though they were / spaghetti, edible. / They are ravenous / for tasty titbits; / many split open your bones / and lick the marrows off. / Poets are edible / material, even one at / death’s door can provide / a research scholar / a memorable feast.