Poesia kaiera
Poesia kaiera
Kamala Das
itzulpena: Joxe Mari Berasategi
2026, poesia
64 orrialde
978-84-19570-67-3
Kamala Das
1934-2009
 
 

 

Egun erdiko sorginkeria

 

Azkenean etxeak eta nik bat egin genuen. Nire bihotzeko

atea, haize kirri bakoitzarekin erdi ireki-itxia, burdina

forjatuzko langa zen, gontzak herdoildurik

ez erabiltzearen poderioz, kirrinka bidaiari bati

sartzen uzteko, agian postariari telegrama batekin

urte dezente lehenago hildako bizilagunen batentzat;

eta gelazulo hartan, non egoten baitira dilindan

saguzarrak, etsai masaiek hil eta trofeo gisa uzkurturiko

gerrari afrikarren buruen antzeko giza aurpegiekin,

hantxe dago zintzilik nire arima ere, nire gorputz gaixoa

urrunetik kontrolatuz; halako moldez, non, egun erdiko

sorginkeria hutsez, ederrak arrotzen kategoriara bihurtzen

diren, zeren ni bainaiz etxe atzean orro egiten duen

itsasoa ere, pasioz orro itsasgoraren orduan; baina

gero itsasbehera iristen da eta ipuin desberdin bat

kontatzen du. Nik, itsasoak bezala, baditut barrenean

zenbait sedimentu, zenbait hondakin, gauez iraulkatu

itsasontzien hondarrak: hezur gutxi batzuk,

garagardo lata pare bat, brujula bat orratzik gabe.

Baina zeru-urdin koloreko diraute gure ametsek,

hala itsasoarenak nola nireak, eta oroitzea merezi duten

esperientzia guztiak ametsetan baizik ez zaizkigu

etortzen, eta ahanzten ditugu bekoz beko esnatzen

garenean egia bera bezain eternala den eguzkiarekin…

 

A Half-Day’s Bewitchment

Ultimately the house and I became one. My heart’s door / Swinging ajar with each vagrant breeze was the wrought iron gate, / Its hinges rusted from disuse, creaking to let / A traveller in, perhaps a postman delivering / A cable addressed to an occupant, dead for several / Years; and, in that alcove where the bats with human faces / Resembling the shrunken heads of the African warriors / Killed and trophied by their Massai enemies hang, / Hangs also my soul which remote controls my poor body / So that with only a half-day’s bewitchment / The beautiful ones are reverted to stranger rank, for / I am also the sea that roars behind the house, roars out / Its passion at the high tide hour; but, later the ebb arrives / To tall a different tale. I have, like the sea, some silt / At the core, some junk, the leavings of ships floundered in the night, / A few bones, a beer can or two, a compass with needles / Missing. But azure remain our dreams, both the sea’s and mine / And all the experiences worth remembering come / To us only in dreams which we forget when we wake / Face to face with the sun as eternal as truth itself...