BEHORRA
Zure izerdia daramat ahoan
hortz artean
lur lehorra eta belarra.
Dakidan egoismorik zintzoenean diotsut
behor bat izan nahi dut zelaian
zure askatasuna jaten.
© Leire Bilbao