Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

 

 

 

 

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan. Erreta nituen begiak, eta izan daitekeen auto-erretratuaren definizio zehatzenean, erretrobisorean, betaurreko beltzen atzean, denborak begi ertzetan egindako zartadurak zizelkatzeari jarraitzen nion.

      Esan nezake zehazteko gai ez naizen egun seinalatu batean aurpegi txarrarekin eta nekatua jaiki nintzela, eta hazpegi horixe geratu zaidala betirako. Nekatua nengoen. Nekatzen hasia beti.

 

 

Autobidean, bakarrik gindoazen gehienok.

      Gindoazen edo gentozen. Norabide berean, joan eta etorri egin daiteke eta.

      Errepidetik begiratuta, orain musker kolorez inguratzen ninduten soro landatu berriek galburu arrezko ohe desordenatua dirudite udarako egunetan. Bezperan elkarri ihes egin dioten eta elkar jan duten espezieen zelai beteko bataila salatzen dute soilgune zanpatuek eta haiek zeharkatzen dituzten bidexkek.

      Eta pixka bat aurrerago, autopistako babes-hesietan putrea adi, basurde edo behorren batek kotxe bat lehertu zain, espezieen kate trofikoaren ezinbestekotasuna hausteko.

      Ez zen hainbeste bide eta denbora geratzen etxera iristeko, baina nahiago nuen edozer janda iritsi zerbait prestatzen hasi baino.

      Gelditu egingo nintzen.

      Kilometro gutxi batzuk falta ziren hurrengo zerbitzugunerako. Nire klaseko —moldekoa erran nahi baita— jendeak bere premia fisiologiko, hornitze energetiko eta behar fosilizatuak asetzeko pentsatutako ez-lekuak.

      Garitza eta artasoro gaitzen erdian, errepidearen apendize bat; gutako edozeinen superbibentziarako eraikitako kapitalismoaren beharren sintesi ariketa bikainak dira porlan eta metakrilato distiratsuko restop metonimiko horiek. Errefuxiatzeko eremu bezala ere balioko luketenak.

      Jatetxean sartu eta komunerako buelta egin ondoren, leiho ondoan eseri nintzen bazkaltzera. Aukeratu nuen plastifikatutako oilasko entsaladaren osagai bakoitzaren jatorri eta eratorriek librekanbismo salbajeenaren narrazio propioa osatzen dute.

      Biologa batek, egunkariko elkarrizketa batean, eman dakiokeen erantzunik poetikoena eman zion gai honen politikotasunari: “Inguratzen gaituen paisaia jan beharko genuke”.

 

 

Gorputzaldi txarra nuen. Gorputzaldi txarra jarri zitzaidan.

      Self-service-ko otordu prefabrikatua ordaintzeko zain nengoela, aurrean nuen bikote bati erreparatu nion. Gazteak ziren. Egia esan, begia aurrena jo zidana mutilaren kamixeta urdineko marrazkia izan zen. Aurrealdean, zuriz, Neil Armstrongen oinatz famatua zeraman. Eskubitara, Armstrong bera izango zela imajinatu nuen astronauta baten irudia, eta ezkerretara, ilargiko krater batena.

      Astronomia interesatuko ote zaio mutil horri? Marrazkiarengatik erosiko zuen propio bestela? Ala koloreagatik egin du?

      Horrelako pentsamendu sakonetan nenbilela, iruditu zitzaidan aldamenean zuen neskari zakarki heldu ziola beso mehetik. Oso gertu banituen ere, eta zeken esanagatik, ezin izan nuen ulertu zer esan zion.

      Neskak lotsatuta atzera so egitean, berrogeita hamar urte inguruko beltzez jantzitako emakume txiki beltzaran bat ikusi zuen, oilasko entsalada eta zerbeza lata eskutan, berari begira. Egoerari irribarre behartu batez erantzuten saiatu eta zerbait esan zion mutilari. Honek ez zion kasurik egin, eta neskak, isiltasunari eutsi ezinik, mutilari beste zerbait esan zionean, isiltzeko egin zion honek haserre, begiekin. Neska, eskubiko oinaz, lurrean zuloa egin nahian bezala hasi zen, txakurrek hondartzan egiten duten eran, bertatik ihes egin ahal izateko.

      Kaxara heltzean, mutilak, mostradore atzeko neska ilehoriari irribarrerik seduktoreena erakutsiz, plastikozko erretilua pausatu zuen. Kartera atera eta ahal bezainbat luzatu zuen ordainketaren zeremonia. Neska-lagunaren konplizitatearen bila aritu zen. Eta aurkitu egin zuen.

      Nire atzean, bikote heldu bat frantsesez ari zen ardoaren prezioari buruz. Eta, beste behin ere, konturatu nintzen neuk bakarrik ikusi nuela minutu bat lehenago gertatutako mundu mailako gerra intimo hura.

      Ez gehiago ikusteko, propio, bizkarra eman nion bikoteari mahaia aukeratzerakoan, eta leiho ondoan eseri nintzen: lehen paisaia bazen kotxe aitzinetik pasatzen zena, orain kotxeak ziren paisaian barrena igarotzen zirenak.

      Begien aurrean nuen neure autoa. Ederra da berez, baina zikina, mailatua eta desordenatua eraman ohi dut. Kilometro asko egin dizkiogu elkarri. Txakurrengatik dioten moduan, denborarekin nagusiaren antza hartzen du kotxeak ere. Horrexegatik, ez zitzaidan asko kostatu ustez asmatzea zein zen nirearen alboan aparkatua zegoen auto gorri arrunt baina nabarmenkiro tuneatuaren jabea.

      Ondoko mahaian bi kamioilari errumaniar kafe bana hartzen ari ziren. Beraien solasaldian ulertu uste nituen pierde, dormi eta miercuri hitzetan, erromatarren biolentziaren arrasto etimologiko konpartituaren zantzuak entzuten nituen.

      Berriro ere, neska etorri zitzaidan gogora.

      Atzera begiratu nuen. Hantxe aurkitu nituen haren begiak, esku banatan zekartzan bi kafeen ketan lausotuak. Mutilak, hankak zabalik eta mobila eskuetan zuela, ez zuen bururik altxatu kafearen eta neskaren usaina sumatu zuenean.

      Neskak boltsotik zerbait ateratzen ikusi zuen ilaran atzean zeukan emakume beltzarana. Koaderno bat zen, zerbait idatzi zuen bertan.

      Orri bat kendu zion koadernoari. Txaketa bakero beltza hartu eta aterantz joaten ikusi zuen neskak. Ibilera arraroa zuela iruditu zitzaion, ez luke esango herrena zenik, baina ezta kontrakoa ere. Munduaren errotazioari kontrakarra eginez, pixka bat aldebateratua bezala definituko luke haren pausajea.

      Hurreratzerako zabaldu zitzaidan kristalezko atea. Zuzenean jo nuen kotxe gorrirantz, orria tolestu eta aurreko kristaleko eskuilan harrapatua utzi nion. Dudarik ez nuen egin mutilak gidatuko zuela; beraz, ezkerrekoan laga nuen:

      Feminismoa: pauso txiki bat gizonarentzat.

      Pauso erraldoia gizateriarentzat.

      Neurera hurbiltzean, neuk ere eskuilan zerbait nuela konturatu nintzen: olibondo hosto likatsu bat. Bertan utzi nuen. Kotxean sartu eta ez nuen zabaldu telefonoan, dei galduez gain, goiz osoan metatutako mezu pila. Beti isilarazita daramadan mobilari, eguerdi hartan ere, sekulako zarata soziala zerion.

      Arrankatu aurretik, aitzakia moduan bateria baxua nuela jarrita, dei labur bat egin nion amari: “Luego te llamo, ama”. Hala lortu nuen baldintzapeko askatasuna ordu batzuez luzatzea.

      Irratia piztu eta musika klasikoak estali zuen ingurualdea. Erretrobisorean kotxe txiki gorri bat ikusi nuen gutxinaka handitzen. Segundo luze batez, tamaina bera izan genuen, eta aurreko kristaletik berriro txikitzen joan zen ikusezin bihurtu zen arte.

      Goi-hodei saretuek time-lapse abiada zeramaten. Aurreko kristalak zerua jaten zuen. Baliabide lunatikoei jarraiki, Buzz Aldrin-ek “bista izugarria, desolazio ikaragarria” poeman kondentsatutako ilargiko ikusmiraren deskribapenak begien aurrean nuena ere hartuko luke. Are, txitxar-hots burrunbatsuan, unibertsoaren marra urtzen duen udarako bazkalondo kiskali eta geldietan.

      Paisaia zabalegia da, begientzat eta gogoarentzat. Ihes egiteko posibilitate bakarra distantzia da, izan espazioan, izan denboran. Gordeleku bakarra. Inguru honek distantzia eragiten dit beti. Nonbaitenganakoa.

      Kotxearen aurreko kristalaren enkuadrean uso saldoa sartu eta atera zebilen zeru gero eta urdinagoaren kontra, hogeiren bat uso. Honanzkoan zuri-zuriak ziren, eta haranzkoan, berriz, beltzak, norbaitek belusezko zeru bat eskuaz laztanduko balu bezala.

      Herrira iristen ari nintzen. Hurrengo eguneko hitzorduarekin pentsatzen harrapatu nuen neure burua. Urduritzen hasia nintzen.

      Aihen berdez eta lur gorriz zikindutako muino baten atzean ageri zen herria. Garai bateko etxeak mahasti-harriz eginak dira, eta bertako biztanleen begitarteekin batera, erabateko mimetizazio arrean berdintzen dira. Herria inguratzen duen errepide ondoko espaloira ematen du gure etxearen atzeko aldeak. Bertan, Google Earth-eko argazkian urteak eman ditu aparkatuta aspaldi txatarretara botatako tioren Renault horiak. Hark utzitako hutsunean aparkatu nuen leihoko gometako junturetan goroldioa zekarren kotxea.