Gari eta goroldiozko
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
Azaleko argazkia: Mikel Uribetxeberria
Anari Alberdi Santesteban
1970, Azkoitia
 
Gari eta goroldiozko
2022, nobela
120 orrialde
978-84-17051-99-0
aurkibidea

Aurkibidea

Zinematik ateratzean sei dei galdu nituen...

Batez besteko errentaren arabera...

Ibaia atzean utzi eta...

Pisu jaurtiketaren teknika...

Atletismoko pista atzean utzi eta...

Hamar minutu falta ziren supermerkatua ixteko...

Atea zabaldu orduko...

Kantoira heldu denean...

Sofara itzuli eta, zerbezaren garratza ezpainetan...

Gaur egun, iruntzitara dator denbora...

Nik bakarrik lo egiten nuen garai hartan...

Goiz zen, hotz egiten zuen...

Ez naiz akordatzen zeren jakin-minez...

Inora ez daraman pentsamendu laino hartatik...

Bidean aurrera, errebuelta batean...

Amorrarazita alde egin nuen museotik...

Arte garaikideari buruzko dokumental batean ikusi nuen...

Nik, geure historian gatibu, beste autobusa hartu nuen...

Udaberriko goiz lainotu hartan...

Bai goroldiotan eta bai garitan...

Buruko min arin bat sentitu nuen...

Plastiko beltz batek bele bat zirudien zuhaitz adar batean...

Asteazken goiz buruzuri bat zen eguzkiaren alde honetan...

Telefono mutuaraziak jo zuen...

Espartzuzko soka zahar bat...

Kilometro eskas bat geratzen zitzaidan...

Atzetik ez ditut ondo ikusten, baina lau direla esango nuke...

Badira ia 10 urte aita baino zaharragoa naizela...

Gezurra dio gaur paisaiaren berdeak...

Egun eguzkitsu hartan ere...

Baina oraindik haragi naiz...

Goiz jaikia nintzen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaidan...

Ehun urte inguruko etxea da gurea...

DNAren eta bizitzaren ehuneko berrogeita hamarra, gutxi gorabehera, berdina izan dugu...

Dutxatu, afaria prestatu, harriko minimala egin, eta...

Goiz jo zuen telefonoaren alarmak, baina esna nengoen ordurako...

Ganbara hartako gauza bakoitzak...

Goiz hartakoa nuen azken aukera...

Erosi: 15,20
Ebook: 3,12

Telefonoak bateria azkenetan zuela adierazi zidan. Bezperan ez nuen kargatzen utzi ohi moduan eta, kotxea ere bihurtzen ari zitzaidan obsoleszentzia programatuan, gogoratu nuen metxeroak ez zuela funtzionatzen azken asteetan.

      Geratu egin beharko nuen. Gasolina ere bota beharko nion; harakoan ez bazen, bueltarakoan. Eta zerbait jan bitartean, bi gauzak batera egiteko molda nintekeen. Zailena mobila entxufatzea izango zen.

      Hainbeste orduero entxufe bat behar dugun animaliak gara.

      Konturatzerako, lautada nasaia zeharkatzen zuen orain autobideak. Bidean aurrera egin arau, zerua gero eta gehiago zabaltzen zen eta mendilerroek ere, elkarrengandik gero eta urrunago, leku egiten zieten belaze eta soro oparoei.

      Astiro, apalduz zihoan zelai-zuhaitzetako berdea. Ez zebilen trafiko handirik eta bizkorrago nindoan. Tren luze bat ikusi nuen niregana ailegatu orduko aldentzen. Errailek lerro amaigabea dibujatzen zuten, eta trenak, bertatik pasatzean, mundua azpimarratzen zuen.

      Ezkerreko eskugainari begiratu nion, zerbait nuen idatzia. Eta bizitzan lehenengo aldiz, azalean sortzen ari zitzaizkidan zimurrengatik, ez nuen ulertu zer jartzen zuen.

      Denboraren toles batean sentitzen nintzen.

      Hamar urte baziren denborak tolestura arraro bat egin zidala. 50 urte bete nituen egunean idatzi nuen: