Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Maitasun gauetan laztanak bezala
galderak
ferekak
galderak gauari
marmorezko hitzak bihotz gorrietatik
ametsen erditik bularrak sabelak
eta hatz baten
aurren ukimena
eta gogo baten
lehenbiziko eskea
begien artean itsaso gazia
eta horizontea helgaitza
bi esku
bi esku
hamar hatz ditut
eta begi banatan gaua
© Jose Luis Otamendi