Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Ez da nahikoa izanen musu bat
munduko itsaso lohituak iraungitzeko
ez da oihu bat aski izanen
indar sortzailetaz sinesten hasteko
gutti da arratsa besoetan hartzea
gutti da ortzadarra
enamoratuak guttiegi gara
© Jose Luis Otamendi