Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Esan bazenit lore haiek ez zirela lehertuko bizira
gau hura maitasunaren azkena
ilunezko obusen pean hilen ginela
ez nituzke hondar aleak bilduko
ez nituzke bortxatuko malko bariko gogoak
esan bazenit haizea gure murmurioez ahitua zela
biola piano eta tronpa oro larru bizitan jarrita
ene bihotzean sortutako esperantza hari bakoitzetik urkatuko nuke
amorruz maite nituen eta
© Jose Luis Otamendi