Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Maitea
itsasoan ura ari da gora eta behera
arroketan haizea etzan da
gure maitasuna hareazkoa da
arratsez
hodeiez
besarkada sutsuz egina
gure maitasuna besteena bezala
ederra
apala
minbera
gure maitasuna besteena bezalakoa da
amaitu egingo da
© Jose Luis Otamendi