Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Hire ahoan kokatuko diat hagina
hire burmuinean eskua
hire begietan irudi hauskorra eraikitzen hasiko nauk
hire gauaren atzean
eta hasiko gaituk hizketan
hizketan berriro
berriro hizketan
isilik egoten ikasiko diat
eta hitz besarkatuen artetik
aterako diat hiretzat
alehop
hiretzat akuri txuria
© Jose Luis Otamendi