Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Gaua begira dut
leihoko argiaren kontra
teilatua besarkatuz
amodio bat
farol itzalien altzora
ez zaitezela joan
ene maitasun guria
dama beltzaren eskutik
ez zaitezela joan
jira eta jira dama beltzaren etxera
zatozela hona
haizea bultzaka erregalatzera
izarren azpitik nigana
leihoa zabalik zatozela hona
ilunpetan ferekatzera
© Jose Luis Otamendi