Gaur ez zaitut ikusi
Hil dira
Ez da nahikoa izanen
musu bat
Errusiako estepetan aurki zaitzaket biluzik
Nerea eta arbaso haustuen
historia
Bizitza
Gogoratuko duzu
Ez baletor inor
ene bihotzean hilgo
ene odoletan
lirateke desio antzuak
ene arnasa zarpail
ene azala ito
mirail kraskatuetan begira
eta zu bazatoz
eta hi bahator
untzak lotzen banau murrailera
harri
belar
zuku izanen naiz
maitasun zaharren bat mamitzeko
© Jose Luis Otamendi