Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de StaŽl
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Idorte

 

Maria-tauletan asmatzen dugu hondamendiak zelan batu

Errutinazko ontziratze baten antza behar du

Igande arratsaldeko ostera

Sukaldeko leihotik ibaira begiratzea

        — meridiano hariekin zintzur eragin diegu

        mila gabeziari

        eta horrek ez digu arintzen porrotaren mina —

Ez du hemen uholak xerarik sastakaien abistu azula baizik

Odolak egia gatzatuak dakartza

Luze jotzen du etxera bideak

Gela bakoitza akordu minberen etzangu da

Edabe hitsak irentsi ditugu karrika beltzetan

Ostatu estua da bihotza bakarrik denarentzat

Ur handitara inor ez doa

Nire deklarazioa mozkor-negarra da

Merkatalontzi legez atrekatu du gauak gurean

Haurtzaroaz oroitzen gara bake garaietan bezala