Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de StaŽl
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Goizaren labar

 

Odolez dautza talaiariak

Alferrik txerkatuko ditu ganduak muinoetan

Ez genekien etsaiak eder zitezkeenik

Gu geu etsai eder gintezkeenik inorentzat

Ez gintuzten horrela hezi

 

Bisaia beztuko dugu itxadoteen ikatzarekin

Gozotasuna ostu gerri lagunkoietan

Eta ok eragingo digu harresien kontra adiskidantzak deitoratu beharrak

Bideari lotuko gatzaizkio akordua dugula itsuaurreko

 

Neurriak hartu dizkiogu samintasunari

Telegrafo hariak eten ditugu

        — buruz-buruko hizketak bakarrik dira haizu —

Zubiak lehertu bihotzaren azken aginduen arauz

Ez dakigu hobeto bizitzen

 

Gutun galarazietatik erauzi hitzekin zumardiak nahi dutugu

Jabalezinezko zauriak diren ibaiak

Diren direnak gure ezinaren ezpain direnak

Hotzak bizi gara eta etsiak hartzen gaitu

Negarra eta irrifarrarekin berotzen gara muga ondoko herrietan