Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de StaŽl
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Muga

 

Ez dut nahi zure malkoek gorputza erre diezadaten berriz

Autoak sutan dira muinoen ostean

Almitzak hartzen ditu hiri izandakoak itsaso izandakoak

Euria egingo duena badakit

Gaurkoaren antzeko eguna izango dena

Miliotik gora behar dute honezkero zorionari ukatutako laztanek

Tristuraren gainean eraiki beharko dute nazio bat

Azokak zabaldu errepideak berritu

Beti egongo gara urrun ezartzen zaigun epaia entzuteko

Gurea bezalako haurtzaroez ari da sua leihoetan

Gorroto diot akorduaren gatibutza errime honi

Arbasoei seinaleak egin eta desegin

Gauero beste muga bat ezarri eta hausteari

Azkena dela agintzen dizut baina hegazkinak amarratuta argitzen du biharamunak

Ez dut asmatzen maitasuna eta herra bereizten

Geuk beste inork ez ditu gaindituko gure amodioaren lerroak

Esaiezu maite dena beti urrun den lurra nola den gurea

Esaiezu badirela suaren negutegiak eta denborarenak

Guk erretenera botatako giltzek ez dutela aterik zabalduko

Esaiezu poema hau irakurri eta erre dezatela

Bihar deituko dizut

Batzutan denok izaten dugu hiltzeko gogoa