Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de StaŽl
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Kutun ostendua

 

Nik eramango zintuzket berotu ezin dudan lur

        honetatik

        urrun

Maleta batean ibaiaren jitoan eraman

Baina ez zagoz

Batzutan ez gara garaiz heltzen

Entzun dituzu albisteak

Oraindik ez gara ikustezin

Ez gara kostan finitzen den jazargoa

Ez almitz gorria ez ibaiko hondarra

Ez otoitza etena arratsean

Zeru honen zuraje maiztuari jarraituz eramango zintuzket

Hor aurrean bakandu egiten dira etxeak bidea estutu

Bizi ez direnei zaie haizu ahaztea

Mugatik hur gara bertako

Beldurrak hartuko ninduke « hara, ez dakit han nor bizi den»

Eta eraman egingo zintuzket, tokia gogoan atxiki eta joan

Baina ez zagoz

Falta bazara ez dago ezer nirerik, ez dago ezer

Hortaz gure maitetasuna testigubako aldegite bat da

Soro sutu bat gauean

Nik ekarriko zintuzket lur hau berotzera

Baina ez zagoz

Ez dago denok bizirik ginen garairik

Erlojuek ez dakiten ordu batek jo du

Ibaitik atera gorputzek ahobatez rapeatzen dute

Ezin dela gorputzik gabe maitatu

Ezin dela talaiarik gabe hiria zaindu

Ezin dela ezin

Eta ekarri egingo zintuzket estrata lehertuen bidetik