Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Jakina da izarrak zerutik erortzen ari direla

batzutan ekia lurraz eklipsatzen da

kometan honek nik eginiko promesetan

nik inoiz lortuko ez ditudan alturak harrapatzen

nola lehertzen dituen hodeiak

nola oztopatzen duen haizea entzuten dut

maitea izar beroen gisa diztira genezake

erortzen

gaur gauean

gure maitasuna amaitzera doan honetan

oroit hadi

nik inoiz lortu ahal izango ditudan mugak

atzean uzten dituen kometa hura

egunsentirantz anitz promesa gehiago egiten

ez da sekretua

 

 

© Xabier Aldai

 


www.susa-literatura.eus