Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Negarrez gaituzu garaipenean

prest barre gasentzat

lau andenetako geltokian

biraka duela mila urtetatik

harri hautsien artean

begiak izan eta ikus ezin

gai ote gara

pozik naiz bizirik egoteaz

esateko prest

altabozetan lau hizkuntzatan

gauaren hotzean

gure ametsetan bezalako izaki flotagarriak

esku eta belaunen inguruan narraztatzen

lau irteeratako geltokian

denbora trena da iheska

sudurra leihoko kristalaren aurka zapaldurik

emana bezala

gorpu luze eta meharrak inurrien antzera

eguzkirik gabeko kobazuloetan

amona ez moztu lepoa antxumeari

            ez dut goserik

klase ororen mugak zeharkatzear

itzaltzen noa

tren ororen sinbolopean

sendagairik ezean itzaltzen

emigranteen haurren negarretan

anitz kolore ezberdinetako suen artean

euliak hitzaren zain daude

siri-miri moteleko arrats honetan

 

 

© Xabier Aldai

 


www.susa-literatura.eus