Behin eta berriro zakur haginak eragozten saiatzen dira
makila muturrez jipoituak inork ez du
hemezazpi urte baino gehiago ez dago uharririk
geldi itukinik mutu
luzaro gelditzen natzaie begira
jantzi gorriak eta eguerdiko ekia
uda goiztiarraren arratsalde bikaina
ez izerdirik ez ulurik dauden egoeragatik
zeru urdina buru gainean barrez
sarraskia arratsalde erdia baino lehen amaitzen den arte
gure baitan
loreek garrasika jarraitzen dute
kateaz loturik
arranoak gibela eternalki irentsiz
behin eta berriro jaiotzen delarik
bere petaloak erazten
ongi da
© Xabier Aldai