Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

M bala zeru urdina arnasa berotu zaizu eztarria erabat

lehortu zure arima enararen hegoak nagiak ateratzen hasi

dira eskuak bularrean bildurik ahoa zabalduta eta begiak

irekirik hizketan hasi behar duzula dirudi eta hilda zaude

 

mila hitzen begiratuak kanposantuaren ateak beti zabalik ez

da goiza dakartena tximeleta gaiso bat sartu zaizu burura

mila ahoen loak bestela behar luke hilik lotsa izua han

goian zeru urdina barrez eguzkia erdian ukabilen artean

ezpainak higitzen hura ere ez bait da salbu hau ez da hasi

besterik egin ahizpak bazkaria ere ukatzen dio eta alferrik da

presaka ahoratzen dizuten laranja zukua bibote dantza hasi

da azken hitzaren bila gaua iluntzen ene kontsolatzeko.

 

bala zeru urdina M Igor ene lagun guztiei eskainia

salbuespenik gabe

 

 

© Xabier Aldai

 


www.susa-literatura.eus