Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gaur afaltzera irtengo gara

odolezko mingainen aho itzaldunak

jaki gozoez odolaz eta ofrendez bizitza ekarriz

heriotza urrunduko dute gaur gauean

itzaletan jango dugu bai

errege haragiak entremesetan

itzaletan haurra heldu bilakatzen da

itzaletan saldu eginen zaitut

musu biren truk

janen dugu

kapitain haragia entsaladan

era guztietako okela itzaletan

handi eta goikoen haragia

                bereter kaldoa

itzaletan zazpirehun eta bat jainko ditut

guztiekin zapoketan jostatzeko

egunsentirarte mozkortu arte bihar arte

janen dugu guztia eta edateko

sufrezko suzko itsasoaren leize zuloko zukua.

baina

hala ere saiatu arren

ez dut uste

lasai lo egitea lortuko dugunik

 

 

© Xabier Aldai

 


www.susa-literatura.eus