Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Punching-ball bat izana zen baina

Orain ez da zaku bat Zeldaren pareta

Zuri erahileak duintasunez lehertzen dituen

Lanpararik argitsuena sapaitik zintzilikatua

 

Punching-ball bat izana zen baina

Orain ez du oihurik egiten ahal

Esku guantedunak ezin eragin diezaioke minik

Urkabetik delikateziaz jaisten du orain

Esku guantedunak

 

Haizeak laztantzen ez duen minik

Gabeko mihina da orain 3x2ko bihotzean

Eta bere mutuak iratzarri

Egiten gaitu taupaka heldu den hotsean

 

Bere burua urkatu du

Baina ez du bere burua urkatu

 

Hilik nahi ez genuelakoz da hil

 

Gorroto zehatzez bete guante

3x2ko bihotzak

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus