Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Itsaso mutu bat margotu huen

Heure leihoak itogarri eder bat izan zezan

Itsaso ahantzi bat saskian biltzeko modukoa

Ateondorainoko isila heure bihotzaren eneak

Hezur erratuen abarrotsik gabe entzun ahal izateko

Oinazearen sakona malko mulkotan sinetsi nahirik

Ateondorainoko isila

Ezein untzi fantasmak atreka ez zezan heure ahoan

Bazter odolduen albiste

 

          Heriotzaren zaldia

          Lau hanketan zuria

          Zazpi pausotan iragaiten du

          Gure herriko zubia

 

Aspaldian agortu dituk itsaso haren iturri gezak

Eta konfesatu nahi baduk heure lerratzea

Zin dagit sinatzen dut ez nuen berehalakoan ikasi

Eskua egunero mozten

Ikasia behar hengoen hitzak ez lukeela hitzetan loratu behar

Poesia balizko erroten erresuma izanik ere

 

 

 

© Koldo Izagirre

 


www.susa-literatura.eus