Atera zenuen florerotik euskal poesia
Argia eman zenigun lurrinaren ordez
Baina iada luzeegi dirau itzalirik zure kriseluak
Begirik gabe gelditu dira gure harriak
Laudatzen zintuztenek lortua dute kadira
Baina ez dugu itsu jarraitu nahi
Eskelen maila poetikoa jasotzen ahaleginak joten dituzten arren
Ez dizkiegu harriok beste aita baten etxea eraikitzeko
Karranka zurienen lumazko gaztelu
Zure aitaren etxea ez da gurea
Aita zure etxean maizter geunden gu
Balizko errota bat jaso behar dugu etxe horren harriez
© Koldo Izagirre